•3 milioi euro bideratuko dituzte 5 langile baino gehiago enpresen 2014ko deialdirako.
•Euskalitek parte hartzen du programan, hasierako kontrasteetan eta proiektu pilotuetan laguntza emanez.
Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen, egindako ekitaldian sinatu da Asmoen Protokoloa, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean Innobideak-Kudeabide programa martxan jartzeko. Aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak azken hilabeteetan abian jarritako INNOBIDEAK estrategiaren barne dago.
Enpresa-kudeaketa berritzailea xede
Ekimenaren xedea Enpresa-kudeaketako metodologia, erreminta eta printzipio berritzaileen ezarpena laguntzearen bidez euskal industria-enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzea da.
Programaren erreferentzia-esparrua Kudeaketa Aurreratuaren Eredua izango da, euskal enpresei lehiakortasuna hobetzeko orientazioa eskaintzeko helburuarekin Euskadiko hainbat erakunde, organismo eta enpresa erreferentziazkoen lanaren eta adostasunaren ondorio dena.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua enpresei lehiakortasuna hobetzeko bete beharreko bidean orientazioa eskaintzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik egindako kudeaketa-arloko ekarpenak txertatuta. Hauek dira esparruok: ezagutzaren kudeaketa, kalitate osoa, kudeaketako bikaintasuna, berrikuntza eta enpresaren gizarte-erantzukizuna, besteak beste.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua enpresei lehiakortasuna hobetzeko bete beharreko bidean orientazioa eskaintzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik egindako kudeaketa-arloko ekarpenak txertatuta. Hauek dira esparruok: ezagutzaren kudeaketa, kalitate osoa, kudeaketako bikaintasuna, berrikuntza eta enpresaren gizarte-erantzukizuna, besteak beste.
Innobideak-Kudeabide programaren sorburua protokoloa sinatu duten erakundeen gogoeta partekatua da, hala nola enpresei laguntzeko programak garatzen metatutako esperientzia, betiere euskal enpresei lehia-abantailak eraikitzeko laguntza integratua eskaintzeko xedearekin. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek koordinatuko dute programa, eta SPRI, Foru Aldundiak eta Euskalit arduratuko dira gauzatzeaz. Ekimen honek, guztira, 3 milioi euroko aurrekontua du.
Programan parte hartu nahi duten enpresek www.kudeabide.com helbidera jo besterik ez dute. Datozen asteetan egingo dira aurkezpen teknikoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Kudeabide programa
5 langileko edo gehiagoko enpresei zuzendutako programa da, baldin eta enpresok erauzteko, transformatzeko eta produzitzeko industria-jarduerak, jardueron produkzio-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoak eskaintzen dituztenak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorreko enpresak badira, eta sozietatearen egoitza edo lantokiren bat EAEn badago.
Programak bide leuna eta enpresen beharretara egokitua proposatzen du, enpresek bi fasetan parte hartuko dutena.
1. Fasea. Lehenik, enpresaren kudeaketaren gaineko diagnostiko zehatza osatu beharko dute, lehia-hobekuntzarako erabakiak hartzea ahalbidetu behar duena, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren erreminta erabilita.
2. Fasea. Hasierako kontraste-txosteneko gomendioetan oinarrituta, enpresak ekintza-plana osatu beharko du, eduki honekin:
- Erronka: Kontraste-txostenean jasotako hobekuntza-esparruei lotutakoak.
- Jarduerak: Aipatutako erronkak lortzeko baliagarriak.
- Jarduteko ildoak: Aipatutako erronkak lortzeko jarduerak taldekatuko dituztenak.
- Helburuak: Jarduera ildo bakoitzeko bana.
- Proiektuak: Jarduera ildo bakoitzari egokitutako helburuak lortzeko baliagarriak.
- Adierazleak: Adierazitako helburuen betetze-maila neurtzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina