2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak 175.000 eurotan balorautako aldaketak onartu ditu Bizkaiko Aurrekontuen Proiektuan

Bizkaiko Batzar Nagusiek, batzarretako taldeek 2016ko Bizkaiko Aurrekontu proiektuaren aurrean aurkeztutako hirurehun zuzenketa-eske partzial baino gehiagoren eztabaidea hasi dabe gaur. Gaur goizean egin diran hiru saioetan (Herri administrazio eta Erakunde Harreman saila, Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun saila eta Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio saila), Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen barruan aurkeztu diran ehun zuzenketa-eskeetatik hiru onartu dira, eta horreek 175.000 euroko aldaketea eragingo dabe. Adostutako zuzenketek, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Euskal Sozialistak (PSE-EE) taldeek alkarregaz aurkeztutako ekimenei jagokez, jeltzaleek eta sozialistek atzera bota dituelako oposizinoak – EH Bildu, Podemos Bizkaia eta PP– defendidutako zuzenketa-eske guztiak. Irakurri gehiago 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina