Goizeko 09:00etatik aurrera, 2016ko
Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko Batzarretako azkenengo izapidea
gauzatuko da Gernikako Batzarretxean. Foru Arau proiektuaren erespena,
oposizinoko batzarretako taldeek erreserbau dituen 325 zuzenketa-eske
partzialakaz (PP-ren 191, EH Bilduren 99 eta Podemos Bizkaiaren 35)
helduko da Bizkaiko Batzarretako azkenengo osoko bilkurara, abenduaren
18tik 22ra egin diran Ekonomia eta Ogasuneko batzordeetan baztertuta
geratu ostean. Batzorde horreetan EAJ/PNV eta PSE-EE taldeek alkarregaz
aurkeztutako hamabi zuzenketa-eske onartu ziran (horreetako asko
herritarrek aurkeztutako zuzenketa-eskeetatik jasotakoak), eta horreek
436.000 euroko eragina izan dabe, 1.178,2 milioi euro hartzen dituan
kudeaketa propiorako foru aurrekontuaren barruan. Aurrekontuei buruzko
eztabaidaren ostean, Batzar Nagusiek hamahiru gai dituan kontrol saioa
deitu dabe:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina