Otsailaren 1etik 5era egingo den Startup Europe Week astean hainbat ekitaldi antolatu dira, tokian tokiko eta eskualde mailako startup-en ekosistema sustatzeko. Europako Batzordeak bultzatzen du proiektua Startup Europe ekimenaren bitartez, eta “bottom-up” ikuspegian oinarritzen da, helburu honekin: ekintzailetza bultzatzeko zentroek, hub-ek, haztegiek eta Startup Europe ekimeneko bazkideek antola ditzatela topaketa guztiak. Ekimenaren atarian dagoeneko zabalik dago izen-emate epea Startup Europe astearen antolatzaile izan nahi duten erakunde eta ekintzaileentzat. Irakurri gehiago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina