Bere zorra duten bankuekin akordio bat lortu du Eroskik. Horren bidez, hilabetez luzatu dute 300 milioiko desinbertsioak egiteko epea, otsailaren 29ra arte. Aktibo «ez estrategikoak» erosteko eskaintzak dituela ziurtatu du kooperatibak, baina operazioen «konplexutasunak» salmenta prozesua luza dezakeela uste du. Duela urtebete 2.650 milioiko zorra berregituratu zuen Eroskik bankuekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina