2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

BILBOKO BURTSAREN BILAKAERA ATZO

Astearteko etenaldiaren ondoren, berriro galerak itzuli dira burtsetara. Bilboko burtsak %1,46 galdu zuen, eta antzeko kopuruak galdu zituzten Europako beste burtsek ere —Madrilek, %1,48; Parisek, %1,26; Eurostoxxek, %1,22—. Txinako Gobernuak hango burtsan zuzenean esku hartu izanak kezka eragin du merkatuetan.
Berria.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina