2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea
Bizkaiko ostalaritzan hitzarmena sinatu dute ELA, CCOO eta UGT sindikatuek
UGTk azaldu duenez, atzo arratsaldean sinatu zuten Bizkaiko ostalaritza
sektoreko lan hitzarmena ELAk, CCOOk eta UGTk patronalarekin. Bi aldeak
abenduaren 30ean adostu zuten akordioaren zirriborroa. Bi urtez egongo
da indarrean ituna: 2016an %1,60ko soldata igoera izango dute, eta
2017an aurtengo KPI gehi %0,4koa. Bi urteko ultraaktibitatea izango du
16.000 langileri eragingo dion hitzarmenak.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina