2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala
Zubi berriaren atzeko auzoa
Urruti geratu da 2004ko urria. Hamarkada bat igaro da Zaha Hadid
arkitekto irakiarrak Deustuko Erriberarako diseinatu zuen hirigintza
proiektu entzutetsua aurkeztu zuenetik. Auzoa goitik behera aldatuko
zuen egitasmo handizalea zen, eta berehala hautsak harrotu zituen.
Auzotarrekin gorabehera ugari izan ditu, eta aldaketa ugari izan ditu
hamabi urte hauetan. Egitasmoa behin baino gehiagotan aldatu dute, eta
krisi ekonomiko gogor batek lanen hasiera atzeratu du urtez urte. Azken
finean, Deustuko Erribera penintsula izateari utzi eta uharte bihurtzea
aurreikusten du proiektuak, eta bertan eraikin berriz osatutako auzo bat
egitea da asmoa. Ez da kasualitatea proiektuari askok jarri dioten
ezizena: Bilboko Manhattan. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina