2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna
Astero, bi familia kale gorrira
Otsailaren bata, bia, laua, zortzia, hamarra… Hilabete gogorra izango da
honako hau Barakaldon; aurrekoak bezain gogorra, eta ondorengoak bezain
latza, ziur asko. Zortzi etxe kaleratze gauzatzea aurreikusita zegoen
Barakaldoko epaitegian hilabete lehenagotik. Egunak jarrita zeuden,
otsaileko zortzi egunetan zortzi etxebizitzetan bizi diren familiak
indarrez kanporatzeko. Hileko lehen eguna uste baino hobeto amaitu zen,
kaleratzeko epea atzeratu egin baitzuten. Baina ez dute guztiek zorte
bera izango. Bigarren eguna, horren lekuko: iragarritako agindua bete,
eta etxerik gabe utzi zuten familia bat. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina