Ekitaldia otsailaren 2tik 5era egingo da. Hogeita
hamazazpi herrialdetako pertsona bertaratuko dira erakundeen arteko
lankidetzari esker, nazioartean ospe handia duten parte-hartzaileekin. ENTER ekitaldiaren testuinguruan, "Basque Day" eguna antolatuko da.
Egun horretako jarduerak turismoaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta
egongo dira; izan ere, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte
Euskadik eremu horretan aplikatzeko eskaintzen dituen aurrerapen
teknologikoak eta berrikuntzak. Arantxa Tapia
Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak
inauguratuko dute kongresua, 23. edizio honetako laguntzaile eta
antolatzaile gisa. Haiekin batera egongo da Lorenzo Cantoni, urtero
ekitaldia sustatzeaz arduratzen den IFITT erakundeko presidentea. Horiez gain, bertan izango dira Tecnalia, Vicomtech-IK4 eta Deustuko
Unibertsitateko ordezkariak, ENTER 2016ko bazkide teknologikoak eta
zientzialari-akademikoak, hurrenez hurren. Irakurri gehiago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina