2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Zordun handien zerrendak argitaratzea onetsi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Bizkaiko foru ogasunarekin milioi batetik gorako zorrak dituztenen izenak argitaratzea ontzat hartu zuten atzo lurralde horretako batzar nagusiek. Aurten kaleratuko dute lehen zerrenda, martxoaren 31n zor handiak zituztenekin. Hortik aurrera, abenduaren 31ko egoera hartuko dute kontuan. Zerrendetan pertsona fisikoen izen osoak kaleratuko dira, edo sozietatearen izena.

Berria.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina