•2013. urtean, 1.937 pertsonak lortu zuten lanpostu bat foru erakundeak bultzatutako ekimenei esker.
•Enplegurako
Planak Ekonomia Sustatzeko Sailaren aurrekontuetako aparteko funts
berri bati dagozkion beste 4 milioi gehiago jaso ditu.
•Lan
Berri deritzon programa sortu da, iraupen luzeko langabetuei zuzenduta,
eta mota horretako langabetuen kontratuetako soldata gordinaren ehuneko
30 eta 50 bitartean beteko du, gutxienez sei hilabetez.
•Enpresek
hogeita hamar urte arteko gazteak kontratu mugagabe edo praktiketako
kontratuen bidez kontratatzeko laguntzak jasoko dituzte, sei eta hamabi
arteko iraupenarekin.
•Talentia deritzon
programako bikaintasuneko berrogeita hamar bekari esker, Bizkaiko
unibertsitate-ikasleei graduatu ondoko trebakuntza eskainiko zaie eta
1.250 pertsonek jasoko dituzte lanbide-hobekuntzako programak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2012-2015 Enplegurako Planari esker iaz
1.937pertsonek lanpostu bat lortu zuten foru erakunde honek sustatutako
ekimenen bidez. Gainera, 2013. urtean, 1.322 gaztek parte hartu zuten,
guztira, foru erakunde honek diruz lagundutako hobekuntza-programetan,
ikasketa-praktiketan eta beketan. Bizkaian enplegua sortzeko eta
finkatzeko bideratutako Ekonomia Sustatzeko Sailaren jarduerak bi multzo
ezberdinetan daude egituratuta: batetik, lanpostuak sortzeko zuzeneko
laguntzak daude, foru inbertsioaren kopururik handiena jasotzen dutenak,
eta, bestetik, talentua sustatzekoak, eta azken horiek ere diru-kopuru
ederra jasotzen dute. Aurten, 17.500.000 euro erabiliko dira 2012-2015
Enplegurako Planaren barruko programetarako.
Enplegurako Plana indartu egiten da aparteko funts baten bidez
Aurten, Enplegurako Planaren aurrekontuan dagoen diru-kopurua handitu
egingo da, bost milioi euroko aparteko funts berri baten bidez, eta
horrek bermatuko du jarduera berriak garatu ahal izatea eta orain
daudenak handitzea, honako lau jarduera-arlo hauek osatu arte:
- Enplegurako eta eskualdeen suspertzerako planak (1.500.000 €)
- Lan Berri programa (1.125.000 €)
- 39 urte arteko gazteen kontratazio mugagabea (1.125.000 €)
- Talentia bekak (250.000 €)
Lan Berri, iraupen luzeko langabetuentzako programa berria
Datu horiek guztiak ezagutzera eman ditu Imanol Pradales Ekonomia
Sustatzeko foru diputatuak gaur goizean egindako prentsaurrekoan.
Prentsaurreko horretan, 2014ko dekretuetan sartu diren berrikuntza
nagusiak aurreratu ditu eta 17.500.000 euroko inbertsio osoa iragarri
du. Berrikuntzen artean programa berri baten sorrera aipatu behar da:
iraupen luzeko langabetuei beren-beregi zuzendutako Lan Berri deritzon
programa. Gutxienez sei hilabeteko iraupena duten lanaldi erdiko
kontratuak lagunduko ditu foru erakundeak, gehienez ere urtebetez, eta
soldata gordinaren ehuneko 30 eta 50 artean lagunduz. Programa horrek
1.125.000 euro inguruko aurrekontua izango du eta trebakuntzaren
aurretiko diru-laguntzak jasotzen ditu, gehienez ere berrogeita hamar
orduko eta mila euroko mugekin. Martxoaren 15etik urriaren 31ra
bitartean eska daitezke eta 2014ko urtarrilaren 1etik eta
eskabideetarako ezarritako epearen azken egunaren artean egindako
kontratuetarako izango dira.
Gazteak, Aldundiaren jardueren erdigunean
2014ko dekretuetako bat oso-osorik gazteen enplegagarritasuna
bultzatzeko izango da, hogeita hamar urte arteko gazteentzako bi
kontratu motarekin: praktiketako kontratua, 6 edo 12 hilabetekoak, eta
kontratu mugagabeak. Diru-laguntzak 2013ko azaroaren 1etik 2014ko
urriaren 31ra bitartean egindako praktiketako kontratuetako urteko
soldata gordinaren %30erraino ordainduko du, gehienezko muga hauekin:
90.000 € erakunde onuraduneko eta 9.000 € kontratuko. Autoenplegurako
programak ere gazteei zuzenduta daude, enpresa edo lanbide jarduerak
abiarazteko inbertsio zehatzetarako, hain zuzen ere.
Talentuaren sustapenaren arloan, berriz, bikaintasuneko trebakuntza
lagunduko da, lanbide-hobekuntzako ikastaroak eginez atzerrian, ospe
handiko nazioarteko zentroetan, edo Euskadiko unibertsitate batekin
batera elkarlanean, baita ere Bizkaia Sortzaile programaren barruko
jarduera-sektoreetako (moda, produktuen diseinua, ikus-entzunezkoak edo
bideojokoak) enpresetan praktikak eginez.
Enplegua sortu eta orain dagoena finkatzeko asmo handiko plana
2012-2015 Enplegurako Planak legegintzaldi osorako 60 milioi euroko
inbertsioa jasotzen du, guztira, 35 enpleguaren sustapenerako eta 25
talenturako eta enplegagarritasuna hobetzeko. 2014ko aurrekontuko
17.500.000 euro horietatik, 12.500.000 euro zuzen-zuzenean enplegurako
izango dira eta 5.000.000 euro talentuaren sustapenerako. Inbertsio
honen bidez lortu nahi diren emaitzak honako hauek dira: 600
gazterentzako kontratuak, iraupen luzeko 150 langabetuentzako
kontratuak, autoenpleguko 1.650 ekimen berri, Talentiako 50 beka, 1.250
gazte lanbide-hobekuntzako programetan sartuta, 10 gazte nazioarteko
praktiketan eta 25 profesional edo ikerlari lortuta.
Ekonomia Sustatzeko diputatuak bere hitzaldian ziurtatu duenez,
"Enplegurako plan hau asmo handiak dituen baina, aldi berean, oso
beharrezkoa den erronka bat da, eta haren bidez erakunde honek
enpleguarekin eta talentuarekin duen konpromisoari eutsi eta
eraberritzen dugu". Imanol Pradalesek nabarmendu du "2014. urtea urte
garrantzitsua dela, are gehiago, esango nuke zirt edo zart egitekoa dela
gure egunerokotasunean ingurune ekonomiko finko eta erabilgarria eta,
bestetik, enplegua eta aberastasuna sortzen dituena sustatzea funtsezko
helburutzat dugunontzat". Bizkaiko Foru Aldunditik -ekarri du gogora
foru diputatuak- lanean dihardugu enplegurako plan hau pertsona
askorentzat lan-merkatura sartzeko aterako beharrezko giltza bilaka
dadin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina