2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

BIZKAIKO NEKAZARITZAKO USTIATEGIEN KOPURUA HAZI DA


http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia

Bizkaiko Lurralde Historikoak nekazaritzako 83 ustiategi gehiago ditu 2008tik 2013ra bitartean nekazaritzako 170 profesional berri hasi direlako lanean. Sektorea berregituratze prozesu batean murgilduta egon arren, Bizkaia da denbora tarte horretan nekazaritzako ekoizpena eta errenta handitu dituen EAEko lurralde bakarra. Hektarea gehiagoren kudeatzea eta, urtean batez beste hogeita hamar gazte profesional sartuta, sektorearen gazteagotzea dira Bizkaiko lehen sektorearen argazkian aurki ditzakegun beste datu interesgarri batzuk.

Joandako hamarkadatik lehen sektorea bete-betean dago sartuta berregituraketa-koiuntura batean, Bizkaiko Lurralde Historikoak nekazaritzako 83 ustiategi gehiago ditu 2008tik 2013ra bitartean nekazaritzako 170 profesional berri hasi direlako lanean, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren Nekazaritza Garatzeko Zerbitzuak emandako datuen arabera. Bizkaia da denbora tarte horretan nekazaritzako ekoizpena eta errenta handitu dituen EAEko lurralde bakarra. Hektarea gehiagoren kudeatzea eta, urtean batez beste hogeita hamar gazte profesional sartuta, sektorearen gazteagotzea dira Bizkaiko lehen sektorearen argazkian aurki ditzakegun beste datu interesgarri batzuk.
Bizkaiko lehen sektoreko profesionalek azken urteotan ekoizpena berregituratzeko ahalegin handia egin dute eta ustiategien bideragarritasuna finkatzeko inbertsio handiak egin dituzte enpresa-orientabiderako modernizazioaren arloan. Azken bost urteotan, 61 milioi inbertitu dira gai horretan, eta inbertsioek ehuneko berrogeita hamarreko diru-laguntza jaso dute foru erakundearengandik.
Dedikazio nagusia edo partziala duten profesionalek kudeatutako azaleraren kopuruak ere gorantz egin du, eta gaur egun 140.000 hektarea dira era horretakoak. Nekazaritzako sektoreak Bizkaiko ekonomiari egindako ekarpena berez sortzen duen zuzeneko PRGtik haratago doa, zeharka ekonomiaren beste sektore batzuen zabalkundea laguntzen baitu, besteak beste, nekazaritza eta elikaduraren industriarena eta merkataritzaren jarduerari lotutako beste azpisektore batzuena.
Biztanleria aktiboari dagokionez, berriz, belaunaldi-aldaketaren arloan ere ahalegin handia egiten ari da, hainbat neurri bultzatu direlako (Nekazaritzako Lurren Funtsa edo Lurren Bankua, nekazaritzako aurretiko erretiroa edo "Gaztenek", esaterako) edota sektorean gazteak sartzeko erraztasunak eman direlako, eta neurri horiei esker urtean batez beste hogeita hamar gazte sartzen dira sektorean.
Nekazaritzako langileen batez besteko adina 50 urtekoa da, eta Urteko Lan Unitate (ULU) kopurua 5.850 pertsona inguruan dago, gehienak familia-ustiategiko kideak, eta soldatapeko lanpostu gutxi daude eta ustiategiko burua emakumea izatea ere gero eta ohikoagoa da, % 42ko muga gainditzen baitu, eta joera horri eutsi egiten zaio Lur Bankurako aurkeztutako eskabideetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina