• 2014rako, % 19tik % 21era igo dira atxikipen-portzentajeak.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, Sozietateen gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren portzentajea aldatzea erabaki du; izan ere, % 19tik % 21era igo du, oro har, 2014rako.
Batetik, Ekonomia Ituneko 17. artikuluak xedatzen du foru aldundiek eskatu behar dituztela kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta, horretarako, unean-unean araubide erkideko lurraldea indarrean dauden tasak aplikatu behar dituztela.
Bestetik, Ekonomia Ituneko 10. eta 11. artikuluek lurralde historikoari aitortzen dioten arauak emateko ahalmena erabilita, Sozietateen gaineko Zerga berriaren Erregelamenduko 56. artikuluan Sozietateen gaineko Zergako zergadunei aplikatu behar zaien atxikipenen edo konturako sarreren portzentajea ezartzen da. Hain zuzen, % 19 aplikatu behar da, bai oro har, bai hiri-higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduen kasuan, bai eta nahiz inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako ondare-irabazien kasuan ere.
Duela gutxi, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aplikatu beharreko atxikipen-tasekin bat etortzeko, azpiegituren eta garraioaren arloko aldaketari eta beste neurri ekonomiko batzuei buruzko 2014ko urtarrilaren 24ko 1/2014 Errege Lege Dekretuak igo egin du Sozietateen gaineko Zergan oro har aplikatu beharreko atxikipen-tasa, hain zuzen, % 21era. Igoera hori aldi baterako izango da; 2014rako.
Aldaketa horren ondorioz, Bizkaiko foru erakundeak moldatu egin du Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua. Antzeko neurri bat hartu zen abenduan PFEZari dagokionez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina